“JANARI, MAITE ZAITUT”: NI NEU ERRUSIAR TELEBISTAN

Hamaika kamera ikusten ditugu gure hirian hainbatetan, hamaika erreportari Alde Zaharreko pintxoak jaten eta deskribatzen, bereziki eguraldi ona datorrenean. Ez da hain ohikoa, dena den, errusiar telebistak erreportai gastronomiko oso bat egitera etortzea, ez behintzat gurera. Еда, я люблю тебя, programatik (“Janari, maite zaitut” euskaraz), Ed aurkezlea izan genuen gurekin ni neu jatetxearen eguneroko jarduna nolakoa den ezagutzera emateko. Gure sukaldeburu Santiago Sánchezek lagunduta, aurkezleak azkeneko denboraldian izan dugun plateretako baten prestakuntza erakutsi zuen: txipiroizko arroza zartaginean txigortatua. Esan genezake aurkezleak lan fina egin zuela, baina zuei utziko dizuegu epaitzen (15:30 minutuan):