Jazzaldiaren 49. edizioa ni neu-ra iristen da

Ni neu-k Jazzaldiaren 49. edizioarekin kolaboratuko du. Berriro ere jaialdiak musika eta Gipuzkoako hiriburuko sukaldaritza hoberena elkartuko ditu. Uztailaren 23 eta 27 bitartean musika eta gastronomia lotzen dituzten ekintza desberdinak ospatuko dira. Mikel Gallok, beste sukaldari entzutetsu batzuk bezala, jaialdi osoan zehar menú berezi bat eskainiko du ni neu-n. Sukaldariak dastatze menu mini bezala: Tomate eta sandia gazpatxoa marinatutako hegaluzearekin, Txangurrua donostiar erara eta Torrada txigortua proposatzen du.   Gainera, aste honetan zehar jatetxeak bere “Pintxo Jazz”-a zerbitzatuko du: Endibia erreak kalabaza hazien pralinearekin. Basque Culinary Center-ak hainbat ekitaldi ospatuko ditu, horien artean Donostiako Jazzaldia Sariaren entrega Toshiko Akiyoshiri 25ean. Egun berean, 25ean, eta 27an Mugaritz  bi kontzertuen eszenatoki bihurtuko da, koktail batekin batera.