KONGO JAIAren VII. Edizioan ni neun

cartel

Larunbat honetan, hilak 20, ni neun KONGOJAIA ongintzazko festa ospatuko da, Kongoko Errepublika Demokratikorako unibertsitate bekak eskuratzeko diru-bilketa egiteko helburuarekin.

Ekimen honek 2008. urtetik, 70 gazte kongotarrek baino gehiagok euren ikasketak egiteko aukera izatea lortu du. Besteak beste,  mediku, irakasle eta ingeniari berriak heziz.

Ekitaldian zehar gure sukaldariak, Mikel Gallok, show cooking saio txiki bat egingo du eta denboraldi honetarako diseinaturiko platerek osaturiko afaria eskainiko du. Hegaluzea tartariar erara, hirugiar iberriko xerra eta gantxigorriekin edo Txerri matrail errea, dira dastatu ahalko diren plateretako batzuk.

Maria Iceta monja, ekimen honen alma materra,  egongo da bertan, eta azken urteetako ikasle bekatuen garapena eta KONGOJAIAK bere inguruan izan duen eragina azalduko du. Era berean, Donostian bere Doktore Tesia egiten ari den, Bahati Nankola, apaiz kongotarra ere izango da. Iker Lauroba izango da musika jartzearen arduraduna, giroa animatu eta dantzatzeari ez uzteko.

Ekimen honen atzean Gorka Zalakain, Gipuzkoako Ingeniari Eskolako GKEko kidea eta Susana eta Idoia Gómez, “Sisters and the City”ko blogariak daude. Aurten berriro ere, ni neuk laguntzaile moduan parte hartzeaz gain, bere espazioa eskaintzen du KONGOJAIA ekitaldia burutu dadin.

Informazio gehiago eta laguntzeko moduak: http://bit.ly/1Rfu6r3