Ni neu jatetxeak musika-ukitua ematen dio bere plater bati

Musika  Hamabostaldiko 75. edizioa ospatzeko Mikel Gallok mini plater oso berezi bat prestatu du: Txangurrua donostiar erara perrexil airearekin. Sukaldariak, ni neun emandako aurkezpenean azaldu zuen bezala: “Musika Hamabostaldia Donostiako udako klasiko bat da; guk txangurrua proposatzen dugu, gure sukaldaritzaren klasiko bat”. Hamabostaldian zehar ni neu-ra hurbiltzen diren pertsonak 5€-rengatik mini plater honetaz eta kaba kopa batetaz gozatzeko aukera izango dute.