Ni neu Kongo Jaiaren VI. edizioarekin elkarlanean

Ni neu-k Kongo Jaiaren VI. edizioan kolaboratuko du. Edizio hau ni neu jatetxean ospatuko da Maiatzaren  31ean gaueko 20:00etan. Festa benefiko honek Kongoko Errepublika Demokratikoan unibertsitate bekak emateko dirua bilduko du. Kongo Jaiara joaten direnak Mikel Galloren eskutik afari eder batetaz gozatzeko aukera izango dute. Afarian zehar enpresa kolaboratzaileen sari desberdinak zozkatuko dira. Geroago, Alex del Toro DJ-aren saio bat egongo da. Ekimen honen atzean Gorka Zalakain, Gipuzkoako Ingeniarien Elkargoaren GKE-ko kidea eta Susana eta Idoia Gómez, sistersandthecity.com atariko sortzaileak daude.