Weddinc San Sebastián
ZUEN EZKONTZA KURSAALEAN
Nineuk zuen ezkontza ospakizuna Donostiako leku zoragarrienetako batean ospatzea eskeintzen dizue, Zurriola hondartzaren ondoan, Rafael Moneok diseinatutako Kursaalean . Hiri esparru batean, naturala aldi berean, itsasoko doinu eta xarmarekin, egun berezi bat ospatzeko.
Gure aditu taldeak, zuek amestutako ezkontza indar eta maitasun guztiarekin antolatu eta diseinatuko du.
EZKONTZA URBANOA
Ni neuk eskeintzen duen itsasertzeko ezkontzetarako txokoan, gonbidatuek gure aperitifa lasai gozatzeko aukera izango dute.
Gure iradokizunak, Itsaski parrillada, denboraldiko mini barazkiak txakolinarekin lagunduak, une berean egindako mojito sorta edo artisau garagardoak dira.
ITSASORA BEGIRAKO MODERNITATEA
Nineuko goiko solairuan, ospakizuna ikuspegi eta gastronomía ezinhobe batean garatzen da, bost zentzumekin gozatzeko.
GOI SUKALDARITZA OSPAKIZUN BAKOITZERAKO EGOKITUA
Gaur egungo eskaintza gastronomikoa izango dute ezkongai eta gonbidatuek, Mikel Gallo ni neuko chefaren aholkularitzapean.
Hamaika aukera ezberdin aukera daitezke, kezkarik gabeko ospakizun eta esperientzia pertsonala izan dadin.
ZUEN BEHAR ETA ZAPOREETARA EGOKITUAK
Ni neun, zuek zarete garrantzitsuenak, zuen zapore eta beharrak, horregatik, ekitaldi bakoitza bikotekide bakoitzari egokitua izango da.
Era berean, nineuko gune anitzetan ospakizunaren atal ezberdinak jorratu daitezke, ceremonia, ezkontza ondorengo ospakizuna…
Argazkilariak, DJak, ileapaindegiak, bidai agentziak eta beste ezkontzetan espezializatutako beste hornitzaile batzuk lor ditzazkegu zuentzat.
Nineu restaurantea bisitatzeko gonbidapena luzatzen dizuegu, gure gune ezberdinak eta xehetasun guztien inguruan hitz egiteko, Jone Goitiaren laguntzarekin.
Eskatu hitzordua eta ezagutu ezazue gure guneak kompromezu gabe:
(669689817)