Tag Archives: Donostiako Zinemaldia

Pelikulazko afaria nineu-n, Mikel Gallo eta Kenji Takahashiren eskutik

Culinary Cinema sailak gastronomia eta zinea bateratzen ditu. Aurten ere, donostiarrengandik eta Zinemaldiaren jarraitzaileengandik hain ondo hartuak diren gaikako afariak antolatu dira. Ekitaldi hauetarako, ni neu jatetxea izan da aukeraturiko jatetxeetako bat.

Aurten, Junichi Mori zuzendari japoniarraren “Little Forest” filma izan da pelikula hautatua. Azken honetan, bizitzeko jaten duen eta jateko sukaldatzen duen gazte baten istorioa kontatzen da. Ekitaldirako, Mikel Gallo sukaldariak, Kenji Takahashi, sukaldaritza japoniarra donostiarrei hurbiltzen jakin duen sukaldaria, gonbidatu du, ukitu japoniarrezko afari bat eskaintzeko.

Filma ikusi ondoren, koktel bat izan zen, bertan, Kenjik zuzenean sushi eta maki , jaki tipikoak, prestatu zituen gonbidatuen aurrean. Koktelaren ostean, ekitaldirako prestaturiko platerak zerbitzatu ziren, horien artean, baratxuri olioan bustiriko kukuluak, almendraz eginiko krema xamurra eta antxoa zukua edo eta ahate frijitua urrekin nabarmendu daitezke beste batzuen artean.

Gonbidatuen artean, luzemetraiaren zuzendaria eta ekipoko kide batzuk aurki zitezkeen. Era berean, Berlinale aldizkariko gastronomia saileko arduraduna den Thomas Struck eta Zinemaldiko ordezkari batzuk ere gerturatu ziren.

Pelikulazko afaria ni neu jatetxean

Aurtengoa, ni neu jatetxeak Donostiako Zinemaldiko “Culinary Zinema” sailarekin batera antolatzen diren afarietan parte hartuko duen hirugarren urtea izango da. Sail honen programazioa iraliaren 20 eta 26 bitartean eramango da aurrera. “Culinary Zinema”-ren barruan  zazpi film luze aurkitu daitezke, horien artean bi dokumental, eta lau film labur. Jardunaldi zinematografiko bakoitzari afari tematiko bat jarraituko dio. Irailak 21ean Junichi Mori zuzendariaren Little Forest pelikula japoniarraren ostean afaria ni neun ospatuko da. Mikel Gallo Kenji Takahashiren laguntza izango du, sukaldaritza japoniarraren erreferente bat Donostian.  Pelikulentzako eta hauei dagozkion afarientzako sarrerak irailaren 1ean jarriko dira salmentan eta 57€ balioko dute.