Tag Archives: Mikel Gallo

Mikel Gallok, 14 eta 17 egunen bitartean Kursaalen antolatu den Europar Elkarteko Akuikultura Kongresuan parte hartuko du

“ni neu” jatetxeko sukaldariburuak akuikultura produktuekin egindako platerekin showcooking bat egin du

Donostia, egun hauetan akuikultura sektoreko hitzordu garrantzitsuenaren lekuko izango da, Europar Elkarteko Akuikultura Kongresua, “Aquaculture Europe 2014”, ospatzen baitan Kursaalen. Bertan, 59 herrialdeetako 1000 agentek baino gehiagok parte hartuko dute; besteak beste, zientifikoak, ekoizleak eta ornitzaileak elkartuko dira. AZTI-Tecnalia eta EAS taldeak izan dira kongresuko, antolatzaileetako batzuk. Helburua, arrantza produktuen handituz doan eskaera mundiala asetzeko hautabideak bilatzea da. Horretarako, ur gazi eta gezeko akuikultuarekin erlazionaturiko agente europearren arteko sinergiak, ikerketa eta ezaguerak sustatuko ditu biltzarrak.

Berrikuntza Mikel Galloren eskutik etorriko da. Ni neu jatetxeko sukaldari-buruak akuikulturako produktuekin egindako hainbat proposamen prestatuko ditu. Mikel Gallok, alga bezalako akuikultura produktuen balore gehigarria azpimarratuko du, euren nutrizio balio eta ezaugarriengatik (zaporea, ehundura, kolorea …). Hiru plater prestatuko ditu zuzenenean; “Muskuilu ketua alga saldarekin eta gazta eta bourbon kremarekin”, “Kabiar ekologikoa, tenperatura baxuan erretako arrautzarekin eta iberiar zukuarekin” eta “Errebollo konfitatua curry berdearekin”. Begoña Perez Villareal (AZTI-Tecnalia) eta Alistairrek aurkezturiko Showcooking-an zehar, industriako zientifiko eta ekoizleek hartuko dute parte, aipaturiko produktu horiekin erlazionaturiko gaiak jorratzeko.

Bittor Orozek inauguratuko du ekitaldia, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako kontseilari-ordeak. Kongresuan, Andres Hermida, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Arrantzako idazkaria orokorra, Kjell Maroni, EASeko lehendakaria eta Rogelio Pozo, AZTI-Tecnaliako zuzendaria izango dira.

showcooking congreso de acuicultura Mikel Gallo retocada

 

Pelikulazko afaria nineu-n, Mikel Gallo eta Kenji Takahashiren eskutik

Culinary Cinema sailak gastronomia eta zinea bateratzen ditu. Aurten ere, donostiarrengandik eta Zinemaldiaren jarraitzaileengandik hain ondo hartuak diren gaikako afariak antolatu dira. Ekitaldi hauetarako, ni neu jatetxea izan da aukeraturiko jatetxeetako bat.

Aurten, Junichi Mori zuzendari japoniarraren “Little Forest” filma izan da pelikula hautatua. Azken honetan, bizitzeko jaten duen eta jateko sukaldatzen duen gazte baten istorioa kontatzen da. Ekitaldirako, Mikel Gallo sukaldariak, Kenji Takahashi, sukaldaritza japoniarra donostiarrei hurbiltzen jakin duen sukaldaria, gonbidatu du, ukitu japoniarrezko afari bat eskaintzeko.

Filma ikusi ondoren, koktel bat izan zen, bertan, Kenjik zuzenean sushi eta maki , jaki tipikoak, prestatu zituen gonbidatuen aurrean. Koktelaren ostean, ekitaldirako prestaturiko platerak zerbitzatu ziren, horien artean, baratxuri olioan bustiriko kukuluak, almendraz eginiko krema xamurra eta antxoa zukua edo eta ahate frijitua urrekin nabarmendu daitezke beste batzuen artean.

Gonbidatuen artean, luzemetraiaren zuzendaria eta ekipoko kide batzuk aurki zitezkeen. Era berean, Berlinale aldizkariko gastronomia saileko arduraduna den Thomas Struck eta Zinemaldiko ordezkari batzuk ere gerturatu ziren.

Pelikulazko afaria ni neu jatetxean

Aurtengoa, ni neu jatetxeak Donostiako Zinemaldiko “Culinary Zinema” sailarekin batera antolatzen diren afarietan parte hartuko duen hirugarren urtea izango da. Sail honen programazioa iraliaren 20 eta 26 bitartean eramango da aurrera. “Culinary Zinema”-ren barruan  zazpi film luze aurkitu daitezke, horien artean bi dokumental, eta lau film labur. Jardunaldi zinematografiko bakoitzari afari tematiko bat jarraituko dio. Irailak 21ean Junichi Mori zuzendariaren Little Forest pelikula japoniarraren ostean afaria ni neun ospatuko da. Mikel Gallo Kenji Takahashiren laguntza izango du, sukaldaritza japoniarraren erreferente bat Donostian.  Pelikulentzako eta hauei dagozkion afarientzako sarrerak irailaren 1ean jarriko dira salmentan eta 57€ balioko dute.

Mikel Gallo Bordeleko Feria Internazionalean ohorezko gonbidatua

Mikel Gallok, Michael Dusseault (Table d’Armendia jatetxea, Agen) eta beste 7 chef frantsesekin batera,  Akitaniako Egunarengatik Bordeleko Feria Internazionalean ospatutako koktelean ohorezko gonbidatu bezala parte hartuko du maiatzaren 26an. AAPRAk (Agence Aquitaine de Promotion Agroalimentaire) Akitania-Euskadi Euroeskualdearekin batera Aquitaniako ondare gastronomikoaren aberastasuna goratzen duen koktela eskaini du. Mikel Gallok dastatzeko,  bertan zeuden elikagai eta instituzio- saileko 100 gonbidatu baino gehiagoei, besteak beste,  Iberiar txerri atala tartar eran egina limoizko kremarekin eta endibia erreak kalabaza hazien pralinearekin eskeini dizkie; bere sukaldeko proposamenaren eredu bat.